Abenduko aipagarrienak
2023-01-09
2022ko abenduan zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza-eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo zerrendan.
URRAKETAK
» Asunción klinikan ez da euskarazko osasun arreta behar bezala bermatzen.
» Espainiako Zerga Agentziaren webgunean hainbat hizkuntzatan kontsultatzeko aukera dago; euskaraz, aldiz, ez.
» Renferen Donostia-Bartzelona bidaietan ingelesez eta katalanez ematen dute informazioa; euskaraz, aldiz, ez.
» Santurtziko Garbigunean ez dute euskarazko arretarik eskaintzen.
» Barakaldoko San Bizente osasun zentroan “si no me hablas en castellano, no te voy a atender” erantzun diote erabiltzaile bati.
» Laudion, Gabonetako argiak pizteko ekitaldian, euskararen presentzia agurretara soilik mugatu dute.
» Nafarroako Foruzaingoak sare sozialetatik mezuak gaztelania hutsean zabaltzen jarraitzen du.
» Gizarte Segurantzak Nafarroan euskara ofiziala den herrietara ere gutunak gaztelania hutsean bidali ditu.
» Decathlonek kartelak gaztelania hutsean jartzen ditu dendetan.
» Barkaldoko San Eloy ospitalean ez da euskarazko arreta bermatzen.
» Antsoaingo Udalak abenduko kultur jarduerak gaztelaniaz eskaini ditu.
» Nafarroako Bertsolari Txapelketan, Nafarroa Arenan, taberna eta segurtasun-zerbitzuetan ezin zen euskarazko arretarik jaso.
» Gasteizko Boulevard merkataritza-guneko sare sozialetatik ia mezu guztiak gaztelania hutsean zabaltzen dira.
» EAEko Hezkuntza sailburuordeak eskainitako bilera informatiboa gaztelania hutsean izan zen.
» Basauriko McDonald’s-ean hizkuntza-paisaia, tiketak… dena gaztelania hutsean dute.
» Gasteizko Udalak eskaintzen dituen euskarazko hainbat jarduera gaztelaniaz aurrera eramaten direla salatzen dute herritarrek.
ZORIONTZEAK
» Iztueta esnekiei, bere eslogana euskaraz ezartzeagatik.
» Abakia markako pasta-enpresari, euskaraz etiketatzeagatik.
» Doneztebeko Santa Maria jatetxeari, euskaraz artatzeagatik.
LORPENAK
» Zubilan enpresa publikoak gaztelania hutsean egindako lan deialdia zuzendu du.