Maiatzeko aipagarrienak
2023-05-31
2023ko maiatzean zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza-eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo zerrendan.
URRAKETAK
» Tagliattela jatetxeetan karta ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz dute, baina euskaraz ez.
» Zabalgana gizarte etxeko haur eta gazteentzako eskaintzan 14 ekimen egin dira gaztelaniaz, 1 ele bitan eta bakarra euskaraz.
» Zaballako espetxean funtzionarioak euskaraz jakin arren, gaztelania egitera behartu izan dituzte preso dauden pertsonak.
» Espainiako Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren egoitza elektronikoaren bidez adingabearen jaiotza eta zaintzari lotutako prestazioa ezin izan dute euskaraz tramitatu.
» Nafarroako Gobernuko idazkaritza eta araugintza ataletik elkarteei gutunak gaztelania hutsean bidaltzen dizkiete.
» Osakidetzan euskaraz ez dakiten profesionalek herritarren hizkuntza hautua baldintzatzen jarraitzen dute.
» Azpeitiako eskualdeko Hauteskunde Batzordetik mezuak gaztelania hutsean bidali dira.
» Eugiko kontzejuaren webgunean euskara hautatu arren gaztelaniaz dago dena.
» Galdakaoko Haurren Psikiatria Unitatean ez diote euskarazko arreta bermatu haur bati.
» Eguesibarko musika eskolan ez da euskarazko eskaintzarik egiten udal ordenantzak egin beharko dela aipatu arren, eta kirol eskaintza gehiena ere gaztelaniaz eskaintzen da.
» Kirol talde ezberdinek euskara kontuan hartu ez dutela salatu dute.
» Donostiko epaitegietatik gaztelania hutsean bidali dituzte gutunak.
» Hainbat alderdi politikok gaztelania hutsean helarazi dute hauteskundeetako propaganda.
LORPENAK
» Gipuzkoako Foru Aldundiak erretiro baimena kudeatzeko duen telefonoan aldaketak egin dituzte lehen hitza euskaraz izan dadin.
» Eibarko kaleetan gaztelania hutsean zeuden hainbat kartel zuzendu dira.
» Euskadiko Automobilismo Federazioak zuzenketak egin ditu bere webgunean euskarari tokia eginez.
ZORIONTZEAK
» Memoriam Sport Antsoaingo garagardotegiari, euskarazko arreta eskaintzeagatik.