Azaroko aipagarrienak
2021-12-07
Behatokitik azaroan zehar herritarrek bidalitako hizkuntza-eskubideen urraketen lagin bat, zorionak eta lorpenak jaso ditugu ondorengo taulan.
Urraketak:
» Nafarroan bularreko minbiziari aurre hartzeko gutunak eta jarraibideak gaztelania hutsean bidali dituzte (legeak ezarritako “eremu euskaldunean” ere)
» Eusko Jaurlaritzak azpikontratatutako inkesta ezberdinetan euskaraz erantzuteko zailtasunak izan dira
» Osasunbidetik, beste behin, txertoaren inguruko jarraibideen orriak gaztelania hutsean banatu dituzte
» Notariotza ezberdinetan ez dituzte euskarazko dokumentuak onartu nahi, itzulpenak egitea beraiei dagokien arren
» Nafarroako Gobernuko herritarren arretarako telefono publiko ezberdinetan ez da herritarrek euskaraz artatua izateko duten eskubidea behar bezala bermatzen
» Gas konpainia ezberdinek ez dituzte herritarrak euskaraz artatzen (ez eta lege betebeharrak dituztenek)
» Ertzaintzaren komisaldegi batzuetan “en castellano por favor” erantzuten jarraitzen dute
Lorpenak:
» Nafarroako Lan-osasuneko Institutuaren buletina euskaraz ere publikatu da
» Iruñeko eta Artikako Maxi Eroskietako ilaretan kutxa zenbakia esaten duten makinak euskaraz ere programatu dituzte
» Bilboko Azkuna Zentroko haurrentzako igeriketa ikastaroetan neurriak hartuko dituztela komunikatu dute
» Donostiako Udalak obra publikoetarako azpikontratatutako enpresari seinalitika euskaraz ere jarri behar duela jakinarazi dio
» Gasteizko Udalak hiri hondakinak biltzeko zerbitzuan azpikontratatutako enpresak arreta euskaraz ere bermatu dezan neurriak hartu ditu
» Miarritzeko E.Leclerc-en urrian bezero bati euskaraz hitz egiteagatik langile batek esandakoengatik barkamena eskatu diote eta haien saltegian ez dutela horrelakorik onartuko azaldu dute
Zoriontzeak:
» Estanis Arrotxapeako txatar-biltzaileari, megafoniatik euskarazko mezuak zabaltzeagatik
» Zornotzako Xiberu tabernari, euskaraz artatzeagatik eta sareetan euskara erabiltzeagatik
» Sorogaingo aterpeari, euskaraz artatzeagatik
» Esker ona Etxarrengo gasolindegiko eta Aribeko supermerkatuko langileei, euskaraz artatzeagatik
Urraketa, lorpen edo esker onen berri eman nahi badiguzu, hona hemen harremanetarako bideak:
http://euskararentelefonoa.eus
+34 948 146 172 / +33 690 932 472