Herritarrak ahalduntzeko saioa Usurbilen

2000-01-01

Card image cap

Herritarren kontzientzia piztu eta aktibatzeko ikastaroa eskainiko du Behatokiak otsailaren 3an Usurbilen. Doakoa izango da, eta aldez aurretik izena eman beharko da.

Herritarren kontzientzia piztu eta aktibatzeko ikastaroa eskainiko du Behatokiak otsailaren 3an Usurbilen. Izan ere, Usurbilgo Udalak eta Behatokiak hitzarmena sinatu dute herritarrei hizkuntza eskubideen inguruan formazio tresnak eskaintzeko, eta horren baitan kokatzen da ikastaroa.

Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak eskainiko du saioa, eta hainbat arlo landuko dituztela dio: «Hizkuntza-aniztasunaren kudeaketatik hasita, euskarak bizi duen egoeraren inguruko kontzientzia lantzea da xedea». Eguneroko eskubideen-urraketak zeintzuk diren jabetzea, eta horiei erantzuteko zein baliabide dauden aztertzea izango da helburua. Gainera, telefono mugikorra eramatea gomendatu du Gaubekak, urraketak salatzeko dauden aplikazioei buruz ere hitz egingo delako ikastaroan, besteak beste.

Saioa doakoa izango da Usurbilgo Sutegin, arratsaldeko 18:00etan, eta aldez aurretik eman beharko da izena usurbilkultura.eus atarian. Hamazazpi lagunek parte hartu ahal izanen dute guztira; pandemiari aurre egiteko neurriak direla eta lekuak mugatu baitira.