Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala

2015-12-21

Card image cap

PEN Club International eta CIEMEN (Centre Internacional Escerré per a les Minories Êtniques i les Nacions) erakundeak sustatu eta UNESCO erakundeak babestuta, Hizkuntza Eskubideei buruzko Mundu Mailako Biltzarra egin zen 1996an Bartzelonan. Bertan 66 Gobernuz Kanpoko Erakunde, PEN International erakundeko 41 zentro eta hizkuntza-eskubideen inguruko 41 aditu bildu ziren eta Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala (HEDU) onartu zuten.

HEDU prestatu eta onartu zutenek kontuan hartu zuten hizkuntza-eskubide zuzenen definizioa ezin dela hizkuntzen estatus politiko edo administratiboaren menpe egon, ez eta hiztun kopurua bezalako irizpideen menpe ere. Horregatik HEDUk honako hau adierazten du: 

Deklarazio honen funtsean dagoen printzipioa da hizkuntza-komunitate guztiak eskubide berdinen jabe direla, kontuan izan gabe haien izaera juridikoa edo politikoa zein den; alegia, hizkuntza ofizialarena, erregionalarena edo gutxiengoen hizkuntzarena.

Horrela bada, nazioarteko adierazpen garrantzitsu hau abiapuntu eta oinarri hartuta garatzen du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak bere jarduna. 

 

HIZKUNTZA ESKUBIDEEN DEKLARAZIO UNIBERTSALA

Powered by Issuu
Publish for Free