Iruñeko Udalaren haur-eskoletan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dugu.
2020-01-23
Otsailaren 1ean Iruñeko udaletxe aurrean 13:00etan izango den mobilizaziora deitzen dugu "Irunean haur eskolak euskaraz" lemapean.
Haur eskolen matrikulazio kanpainia ate-joka dugun honetan, Iruñeko Udalaren haur eskoletan seme-alabak euskaraz matrikulatzeko hautua egiten dutenen eskubidea errespetatzea aldarrikatu nahi dugu. Izan ere, Enrique Maiaren iraileko adierazpenek kezka eragin ziguten. Bere hitzetan, euskarazko eskaintza gehiegi dago.
Eta hitzez harago, ekintzek sortu digute kezka: euskararen ordenantza atzera bota izana, Eguberrietako haurrentzako eskaintzan egon den euskararen presentzia murritza, Pirritx eta Porrotxen emankizuna bertan behera utzi izana edo euskarazko hedabideak publizitate instituzionalik gabe uztea esaterako. Zertara hainbesteko tema Nafarroako berezko hizkuntzaren aurka? Euskaraz bizi nahi dugu, besterik ez.
Aldarrikapen horren harira, otsailaren 1ean Iruñeko udaletxe aurrean 13:00etan izango den mobilizaziora deitzen dugu “Iruñean haur eskolak euskaraz” lemapean. Bertan ikusiko dugu elkar!!