Lankidetzak Nazioarteko Instituzioekin
2013-01-15
Nazioarteko biltzarretan ez ezik, Behatokiak euskaldunon hizkuntza-eskubideen urraketak nazioarteko instituzioetan ere aurkeztu izan ditu. Hartara, 2002an Nazio Batuen Erakundean izan zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan gertatzen diren urraketak salatzeko, eta 2004an Euskaldunon Egunkariaren itxieraren berri emateko.
2007ko maiatzaren NBEko Eskubide Sozial, Ekonomiko eta Kulturalen Batzordearen aurreko biltzarretan parte hartu du Genevan eta Frantziako Estatuak gomendioak bete ez dituela azaldu du txosten baten bidez.
Europako Parlamentuan ere bilerak egin izan ditu parlamentariekin Europar Batasunean berezko hizkuntza gutxiagotuen aldeko dinamikak abian jartzeko.
Azkenik, zuzeneko harremanetan dago Europako Kontseiluarekin Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren inplementazioa aztertzeko.
Albiste gehiago
Urriko aipagarrienak
2024-11-06